Academia MAE

Sartu MAIn, gure akademia Kanariar Uharteetan:


Gure FastTyping plataformetara sartu:

.net

Ikasgeletarako gure plataforma

  • Mila ikasletik gora Espainia osoan
Ikusi gehiago

Edo hemen sar zaitezke:

.com

Guztiontzako online plataforma

  • 15 ordu 19,90€ -tan bakarrik
Ikusi gehiago

Edo hemen sar zaitezke:

Gu

Mecanografía Audiovisual De Euskadi

MAE

Nosotros

Mecanografía Audiovisual de Euskadi, M.A.E., Iberiar penintsulan, 1990az geroztik informatikaren eta Idazketa Digitalaren irakaskuntzan, aritzen den enpresa da. Informatika akademia gara, norbanakoenetan enpresen formakuntza teknologikoan espezializatua. Edozein tamainako, bertako eta nazioarteko enpresekin elkarlanean aritzen gara, gure irakasleek pilatutako esperientzia eta ezagutza eskainiz.

GURE ARRAKASTA

Éxito

Gure enpresak arrakasta handia izan du, bertatik pasa diren milaka ikaslek ziurtatzen duten bezala. Horren arrazoia irakasleen, irakaskuntzako sistemen kalitatean eta mugikortasunean dago. Ikaslearen formakuntza osotasunean hartzea da gure lanaren ardatza, horregatik da garrantzitsua haren ezagutza garatzea.

M.A.I., Kanariar Uharteetako gure akademiarekin batera, FastTyping gure produktu izarra, Tenerifeko eta Kanaria Handiko uharteetako ikastetxe garrantzitsuenek aplikatu dute. Honetaz gain, Iberiar Penintsularen iparraldean gero eta presentzia handiagoa du gure proiektuak.

ESPERIENTZIA

Nosotros

Prestakuntzaren sektorean esperientzia sendoa dugu eta etengabe baliatzen gara horretaz gure zerbitzuak eta prestakuntza-trebetasunak hobetzeko. Hainbat ikastetxeren laguntza dugu eta hauek etengabe hazten eta hobetzen jarraitzeko aukera ematen digute. Aldi berean, hainbat enpresaren, erakunde pribaturen eta publikoren laguntza ere badugu. Zenbait udaletako langileekin urteetan egin ditugu trebakuntza ikastaroak.

METODOLOGIA

Metodología

Prestakuntza-jarduera bakoitzak bere ezaugarri eta helburuak ditu, baina guztiontzat eredu bateratu batzuk jarraitzen ditugu, gure metodologiaren ADNa osatzen dutenak, erabiltzaileen beharretara edo/eta eskakizun berezietara egokitzen direnak hain zuzen. Hori guztia berezko ikaskuntza-multzo batean oinarrituta dago, gure esperientzia propioan oinarritutakoa eta etengabe hobetzen ari dena.

MUGIKORTASUNA

Movilidad

M.A.E. gainontzeko akademietatik bereizten duen ezaugarri garrantzitsuenetako bat, gure mugikortasunerako ahalmena da. Ikastaroa eman behar dugun udalerrietara, ikastetxeetara edo enpresetara joaten gara eta han eskaintzen dugu gure prestakuntza, bezeroen erosotasunerako. Eskolaz kanpoko ikastaroen kasuan, ikasmaterial didaktikoa emateaz arduratzen gara, ikasleen erosotasuna eta ikasketa bermatzeko. Helburu hauek lortzeko, kalitatezko hainbat ekipo informatiko ditugu eta horiek, hala behar izanez gero, behar diren lekura garraiatzen dira.


Non

Non gauden

Gipuzkoan dugu egoitza eta 1990az geroztik jarduten dugu lanean. Ofimatika eta mekanografia akademia txiki bat bezala hasi genuen gure proiektua eta gaur egun, Euskal Herriko mugetatik haratago zabaltzea lortu dugu. Nortasun propioa duen enpresa garenez, mugikortasun arazoak eta oztopo geografikoak gainditzen ditugu eta gure formakuntza partikularrei, enpresei, erakunde publikoei eta bertako ikastetxeei eskaintzen diegu.

Tenerife Gran Canaria

Etengabe ari gara hedatzen, Iberiar penintsularen barruan ez ezik, Kanariar Uharteetan ere. Bertan kokatuta dagoen gure akademia izugarri zabaldu da bertako ikasteetxeen artean:

Enpresaren gaur egungo presentziaren laburpena:

Asturias

Asturias

Gaur egun:

  • Ikastetxe
Cantabria

Cantabria

Gaur egun:

  • Ikastetxe
Euskal Herria

Euskal Herria

Gaur egun:

  • Ikastetxe
Navarra

Navarra

Gaur egun:

  • Ikastetxe
Zaragoza

Zaragoza

Gaur egun:

  • Ikastetxe

Gure egungo muga geografikoetatik haratago hazteko, FastTyping Online abiarazi genuen 15 orduko Idazkera Digitalaren online ikastaroa:

Bertara sartu hemen

Ikastaroak

Gure trebakuntza ikastaroak

FastTyping


Bertsio erabilgarriak:

  • Presentziala
  • Online

Gure ikastaroa, Idazkera Digitala:

Gehiago irakurri

Office Ikastaroa


Office-ren oinarriak:

  • Testuak prozesatzea
  • Erakusketak

Beste askoren artean, ospe handikoa:

Gehiago irakurri

Diseinu Ikastaroak


Diseinu pertsonalizatua:

  • Diseinu Grafikoa
  • Argazkiak

Diseinu pertsonalizatuko ikastaroak

Gehiago irakurri

Enpresa Ikastaroak


Oinarrizko prestakuntza:

  • Errendimendua sustatzea
  • Pertsonalizatuak

Tripartita Fundazioak babestuak

Gehiago irakurri

Bloga

Berriak eta azken ekitaldiak


"Las familias han comprobado que FastTyping es práctico y no supone un gran esfuerzo". Directiva AMPA IES Las Llamas (Santander)