Diseinu ikastaroak

MAE Cursos Diseño

Ikastaro honen arrakasta, Photoshop bezalako programen ikaskuntza egokian oinarritzen da. Irudiak editatzeko edo forma berriak diseinatzeko balio digute. Ikastaro hau, norbanakoei zein irudi diseinuko edo argazkiak editzako beharra duten sektoreko profesionalei zuzenduta dago.

Pertsonalizatuak:

Aurrez aipatutako programez gain, M.A.I.-k Autocad edo antzeko programetan formazio berezia behar duten taldeei formazioa eskaintzen die. Eskaeraren ezaugarri ezberdinen arabera antolatzen ditugu gure ikastaroak.

Enpresa Ikastaroak

MAE Cursos Empresas

Lanbide-heziketa funtsezkoa da enpresentzat, langileen errendimendua handitzeko. Gure ikastaro profesionalak helburu hori lortzeaz gain, Tripartita Fundazioak ere babesten ditu, kostu gehigarririk gabe enpresetan ikastaroak antolatu ahal izateko.

Office ikastaroa

MAE Curso Office

Aplikazio hauek erabiltzea funtsezkoa da gaur egun, bai bizitza pertsonalerako, bai ikasle edo profesionalerako. Tresna hau egoki menderatzea oinarrizko ikasgaia da eta eskari handia du gure bezeroen artean. Ikasleek testu-prozesadoreak, taulak, grafikoak, datu-prozesadoreak, aurkezpenak, bideoak, proiektuak, maketak, etab. erabiltzen ikasten dute.

FastTyping (Idazkera digitala)

MAI Fast Typing

Teklatua behar bezala menperatzea gero eta garrantzitsuagoa da gure eguneroko bizitzan, teknologia berrien garapen bizkorra dela-eta. Idazkera edozein arlotan erabiltzen da gaur egun, zer esanik ez baliabide informatikoak dituzten lanbideetan.

Pertsona gehienek ordenagailuan ongi idazten dutela pentsatzen badute ere, hatz guztiekin idazten al dute eta begiratu gabe? Teknologia propioa eta dinamikoa duten tresnen bidez, teklatuan zuzen idazten ikasiko dute. Are gehiago, gaur egun funtsezkoa den trebetasun bat menderatzea lortuko dute ikasleek.

FastTyping-eko metodologia

Jarduera modu berritzailean garatzen da gure Web programaren bidez: FastTypingek diseinu egokia du pultsu, tonu eta koloretako distirekin modu atseginean ikasteko.

Saio bakoitza FastTyping-ek eta irakasleak gidatutako ikasgai eta praktiken bidez egiten da.

Era berean, ingelesez praktikak egiteko aukera ere badugu eta eskola saioen zati batean, modu ludikoagoan ikasteko metodoari erantsitako jolasak ere baditugu.

FastTyping-ek lan egiten duen software berritzaileari esker, ikasturtean zehar ikasgaiak gehitu ahal izaten dira eta interesa duten testuei buruzko ariketak lantzeko aukera eskaintzen zaio zentroari.

FastTyping-en abantailak

  • Azkartasuna, bizkortasuna eta ondorioz, produktibitatea hobetzea.
  • Denbora aurreztea eta optimizatzea
  • Portzentaia handi batean akatsak murriztea
  • Aldi berean idaztea eta irakurtzea, testuak ulertzeko erraztasunak emanez
  • Txostenen aurkezpenean hobekuntza nabarmentzea
  • SMS eta Chat lengoaia ekiditea.
  • Ergonomia
  • Unibertsitatera eta lan-mundura sartzeko oinarrizko prestakuntza
  • Idazketa eta elkarrizketa aldi berean egiteko gaitasuna, solaskideari begiratzeari utzi gabe